XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orio

Juan dan igande arratsaldean, izan genduan Euzko-Etxea'ko areto politean itzaldi aberkoi eder bat, orain arte gure artean izan diranetan ederrenetako bat, onena ezpada.

Itzlari Zeleta jaunak egin zuan jardun aldian azaldutako gai garrantzi aundikoak, ezin egokiaguak dira abertzale guztien adimenak argitzeko Egi zoragarriaren argi dizdiratsuaz.

Itzlari batzuek biotzera itzegiten badigute, onek biotzera ere bai baño batez ere adimenera itzegiten du.

¡Onak jarri zituen Euzkadi'ren azkatasuna bere ruinarako izango litzakela esaten duten kirten jakintsu ustekoak!.

Tamalgarria ain gizon gutxi izatia.

Bazirudin Orio'n emakumea besterik ez dala.

Ain ale bakanak ikusi giñitun an.

Lixtan ainbeste bazkide abertzale izenekoak, eta itzaldira ain gutxi juateak ¿zer esan na du? Agiyan ¿ain ajola gutxi al diote gizon oieri aberriaren gauzak? Edo beren buruak ain jakintzutzat aldauzkate, zein ezer ikasi bearrik ez daukatela uste dute?.

Ez det uste ain kirten eta burugabeak izango diranik, eta bai ajolagabe xamarrak.

Orregatik uste det guk, emakumeok, ain abertzaletasun beroa daukagula dirudin ezkero, alegindu bear degula bakoitza bere etxeko gizasemeak lo-zorro orretatik esnatzen, berak ere aberri egiaren iturri garbi eta gardenean edanaz ase dezaten gizon guztiak nabaitu bear luken jakin egarria.

Artezkari jaunari ere, ezkatzen diegu itzaldi oek, al izatera beintzat, beranduxago, illundu ezkero edo antolatu bear lirakela, bada emendik aurrera jai arratsaldetan pasiarako giro ederra egiten du ta gorputzari ere zerbait eman bear zaio.

TALAIPE'KO SORGIÑA.